Talde sortzailea


Logo Demo
Odoo ERP Konsultoritza
Logo Demo
Juan Ignacio Ubeda. informatika eta sistemak
Logo Demo
  Agroekologia bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa 

Nor izan daiteke gure bazkide ? Elkartasun proiektu honetan parte hartu nahi duen edonor.

Zergatik izan bazkide ?  Laguntzeko, solidario izateko, denbora era baliagarri batean pasatzeko. Krisialdi gogor honetan, baserri txikiak, herriko plazan saltzen dutenak eta jateetxeetara elikagaiak banatzen dituztenak dira larrialdirik handienetako bat jasaten ari direnak. Bestalde, gehienoi etxean egon beharra sortu zaigu, asko, gure lanera edo ikastetxera joan ezinik, normalean baino denbora gehiago eskuragarri daukagu. Beraz... elkarlana eginez batzuk besteei laguntzeko bide bat irekitzea bururatu zaigu. Zergatik ez krisialdia oportunitate bihurtu? 


Zergatik erosi zuzenean baserriei? Beti bezala, handiak probetxu ateratzen ari dira. Janari denda handienak beraien salmentak bikoiztu edo hirukoiztu dituzte egun hauetan, eta bitartean gure herri lagunak beraien elikagaiak alferrik galtzen ari dira honek suposatzen duen kostua eta inpaktuarekin. Beraz, oso gutxi egitearekin oso asko lortu dezakegu denon artean.

Zer motatako bazkide izan naiteke?

Equipo de la empresa

BASERRI BAZKIDEAK

Elikagaiak saltzen dituzte. Web gunean beraien datu nagusiak ikusiko dituzue. 

Batzuek, beraiei zuzenean deitzea nahiago izango dute, beraz, harremanetarako datuak eta helbidea eskuragarri izango dituzue.

Equipo de la empresa

LAGUNTZAILE BAZKIDEAK

Ideia hau aurrera eramateko, zuen laguntza behar dugu. Zertan lagundu diezagukezu?

Bezero arreta --> Bezeroen eskaerak eta zalantzak atenditu

Antolaketa --> Beste bazkideen lanak antolatu beraien perfila edo lehentasunen arabera

Logistikaren jarraipena egin --> Eskaerak eta jasoaldiak kontrolatu

webgunearen mantenua -->  berriak idatzi, garrantzizko datuak sartu, fitxak argitaratu...

Eta batik bat, denok egin dezakezuen zerbait: sare sozialetan proiektu hau zabaldu!

Equipo de la empresa

LOGISTIKA BAZKIDEAK

Oraindik arlo hau kudeatzen ari gara, ideia oso berria baita eta ideiak behar ditugu. 

Elikagaiak baserritik bezeroarengana iristeko sare fisikoak behar ditugu.

Orain arte ikusi ditugun aukerak:

  • Krisialdian herrialdetan antolatu diren talde boluntarioekin adostea

  • Baserritarrak prest badaude, beraiekin adostea banaketa

  • Herrian irekita dauden denda txikien laguntza lortu, elikagaiak han utzi ta bezeroak bila joateko

  • Bezeroak zuzenean baserrietara joan elikagaien bila

  • Beste edozein ideia baliagarri

  • Oraindik herrialde batzuetan azoka murriztuak onartuta daudenez, eskaerak bertara eraman eta bezeroak zuzenean jaso

Horiek guztiak izango lirateke posible, mugitzeko murrizketak izango ez bagenitu, baina egoera horretan gaudenez, agintariek ezarritako mugikortasun eta segurtasun arauak bete behar dira; beraz, ondo eta garbi landu beharko dugu baldintzak garbi uzteko.

Equipo de la empresa

BEZEROAK

Baserriek eskainitako elikagaiak erosteko interesa izango dute eta nahi izanez gero, gure orrialdean bazkide bezala azaltzeko aukera izango dute. 

 Guztiok gara ideia honen parte. Guztiok erakutsi behar dugu krisialdiari aurre egiten dakigula, indarra eta ekimenaz