Pasa den igandean, twitterrean nenbilen Covid-19 ri buruzko azken berriak irakurtzen eta @hausnarrean erabiltzaileak, Josebek, txio hau idatzi zuen
https://twitter.com/hausnarrean/status/1238951434135244801

Dena hasi zuen txioa
Josebe arrazoiz haserre zegoen, eta baserriko mundua ezagutzen ez dudanez, konturatu nintzen arazo horretan ez nuela inoz pentsatu

Deialdia
Buelta asko gabe, hori irakurri eta zerbait egin behar zelakoan, nire software askeko munduko zenbait enpresei enbidoa bota nien

Errexa zirudien. Zeba ez?
Ba hoixe. Zer bada ez? Josebe poztea lortu nuen behintzat!

Freedoo animatu zen
Freedooko Juanik berehala erantzun zuen, ideia ona iruditzen zitzaiola eta laguntzeko prest zegoela

Bilera expres
EHKolektiboa eta Talaiosek ere interesa azaldu zutenez, hurrengo goizerako bilera proposatu genuen, hurrengo pausuak antolatzeko

Trena martxan
Lau egunetan, ideia soil bat errealite bihurtu dugu. Eskaera piloa jaso eta gero, orain denon artean martxan jarri behar dugu.
