Denda laster argitaratuko dugu!
Astez aste helburuak lortzen

Egunez egun aurreratzen goaz.

Dagoeneko gaurko egunez, baditugu 15 baserri argitaratuta eta beste 10 argitaratzeko bidean.

Baserri horien ia 78 produktu argitaratu ditugu. Nahiz eta oraindik denda itxita dagoen, produktuen argazki gehienak ez ditugu argitaratu eta logistika bideratzeko zenbait pausu falta zaizkigun, azken orduotan dendan argitaratu dugun informazioa guztiz baliozkoa da. Produktu eta prezio errealak dira eta momentuz, baserrira bertara deitu dezakezue eskaerak egiteko. 

Gure web orrialdean denda ireki bitartean zerbait eskatzen badezue, badaezpada baserriari bideratuko diogu baino, salmenta zuzenean beraiekin itxi beharko duzue. 

Bestalde, aste bukaera honetan ere, beste gai hauek ere landu eta bideratu ditugu:

  • Web diseinu eta sisteman zenbait moldaketa egiteko, osatu dugu informatikarien lan-taldea. Datorren egunptan ikusiko dituzue aldaketa nabarmenak. 

  • Gure laguntzaile lan-taldean sartu dira dagoeneko 3 lagun gehiago eta beste zenbait daude gure laneko prozesuak ikasteko antolatu dugun kurtso onlinea egiten. Kosterik gabeko kurtsoa, noski. Aste honetan, beraien baimena jasotzen badugu, argitaratuko ditugu bazkide laguntzaile bezala.

  • Dagoeneko moldatzen ari gara zonaldetako logistika kontuak. Honetarako, guztiz beharrezkoa genuen bai baserriak, bai bezeroak Euskal Herriko lurraldetan banatzea eta puntu honek dexenteko lanak eman dizkigu baino... dagoeneko hau ere sisteman moldatu dugu eta 1000 herri baino gehiago dauzkagu bere herrialdean kokatuta. 

Egunez egun hurbiltzen gara gure helburuetara eta astez aste, ematen ditugu pausu galantak, beraz, eskerrik asko berriro ere guztioi gure ideia zoro baino polit honetan parte hartzeagatik. Ez ahaztu, norbaitek gure (edozein motatako) bazkide izan nahi badu, hemen dauzkazuela erregistro fitxak, gure proiektuan parte hartzeko.


Pausutxo bat aurrera!
Bagoaz, bagoaz!!