Gure proiektuaren parte izan nahi?
Ilusioa eta gogoa badauzkazu... behar zaitugu

              Zertan gabiltza? 

              Oraintxe dela egun gutxi, argitaratu genuen baserriko plazaren jaiotza. Ordutikan pare bat aste besterik ez da pasatu baino dexente gauza aldatu zaizkigu.
              Alde batetik, gure kontaktuko orrialdean 200 eskaeratik gora jaso ditugu bai erostea nahi duten bezeroak, bai beraien produktuak argitaratzea nahi dituzten baserriak eta bere burua laguntzeko eskaintzen duen jendea, horien barne.

              Lehenik eta behin eskerrik asko guztioi ilusioz hasi genuen proiektu polit hau bultzatzeagatik!

              Hau esan eta gero, berriro zuen laguntza eskatu behar dizuegu 2 arlotan. Bat, gure proiektua jendeari ezgutaraztea; eta bi, denbora baduzu, gure taldelanetan parte hartzea. 

              Gure proiektua ezagutzera eman nahi baduzu
              Hemen ideia batzuk. Baserri eta herrietan zabaldu. Adibidez, zure inguruko baserrietara deitu edo korreo bat bidali, ideia zabaldu eta eskaini. Beraien datuak baserrikoplaza@gmail.com -era bidaltzeko esan
              Bestalde... Twitterren @baserrikoplaza alta eman degu jarraitzaile egin nahi baduzu. Facebook eta instagram-en ere bagaude, baina oraindik ez gara hasi kontuak mugitzen.

              Gure laguntzaile izan nahiko bazenu
              Honelako eskaera pila ez genuen espero eta eskuak behar ditugu hau dena kudeatu, bideratu eta lehenbailehen baserrien denda argitaratzeko. 

              Momentuz, hauek dira buru belarri egiten ari garen lanak
                      Baserriak argitaratzeko Informazio eskaera emailak bidali
                      Informazioa jasotakoan, Baserri fitxak eta produktuak argitaratu
                      Bezeroei interesa eskertu eta denda irekitzen denean abisatu
                      Logistika nola izango den definitu

              Hori guztia era erraz batean egiteko, sistema informatiko bat prestatu dugu eta hori erabiltzeko kurtso online bat ere. Zuetako norbait interesatua egongo balitz, kurtsoa egin eta gure laguntzaile bihurtzeko, jarraitu hurrengo pausuak:
                  - Erregistroa sartu zuzenean gure orrialdean: http://baserrikoplaza.eus/web/signup
                  - Zuen datuak bete: http://baserrikoplaza.eus/my/account --> Eskubian zuen izenaren ondoan arkatz txiki bat zapalduz gero zuen fitxa azalduko da
                  - Hau egin eta gero, jarri gurekin kontaktuan hemen
               edo bidali email bat baserrikoplaza@gmail.com-era kurtsora sarrera baimentzeko.
               
              Benetan, honetarako EZ DAGO BEHARRIK informatikaria izatea. Dena den, kurtsoan ikusiko duzue sistema nola erabiltzen den eta maiz egingo ditugu "online" sesioak ere zalantzak argitzeko.

              Eskerrik asko guztioi!!
              Baserriko plaza lan taldea

               

              Tolosako zerkausi azoka bertan behera geratu da
              Egin zerbait egoera gainditzeko. Egin gure bazkide.