Pausutxo bat aurrera!
Bagoaz, bagoaz!!

Atzo eta gaur, kaos guzti honen barne, iruditzen zait burbuilla moduko batean bizitzen ari naizela. Sare sozialetan gure deialdia dela eta eskaera pilo bat izan ditugu gure proiektu honetan parte hartzeko eta pixka bat txundituta gaude.

Zifra batzuk nahi badituzue: 2 astetan 270 eskaera jaso ditugu hainbat eratan. Emailez, gure orriko galdetegitik, telefonoz... (Gajoa Leire!) 

Eskaera guzti hauen tartean, pilo batek eskerrak ematen dizkigute ideia eduki eta aurrera ateratzeagatik. Beste multzo bat baserrien produktuak erosteko gogo handia erakutsi digutenak, noski...beraien baserriak eta produktuak argitaratu nahi dituzten baserriak eta azkenik krisialdi honetan, telebista, irrati eta sareetan berri txarrak entzuten ez direnen honetan, azaldu dira pilo bat bihotz oneko lagun besteengatik zerbait ona egiteko gogoarekin, hau da, gure laguntzaileak izango direnak.

Beraz... horrela esanda errexa dirudi, guztiei 2-3 egunetan erantzun, laguntzaileak bideratu, kurtso bat antolatu, lantaldeak... baino gogorarazten dizuet, aspaldi badirudi ere, orain dela 2 aste jaio ginela!!! Ni benetan pozez gainezka nago eta ilusioz beteta. Beraz, aurrera jarraitu behar dugu, baserriak eta produktuak lehen bailehen argitaratu eta denda ireki. Hori da orain denon helburua. Dena den, ez dugu gutxi egin, lantalde guztiak antolatuta daude, emailak prestatuta, argitaratu ditugu galdetegiak, zuen beharretara egokitutakoak. Hemen dituzue bezero bazaralaguntzaile izan nahi baduzu eta baserria argitaratzea nahi baduzu egokitutako galdetegiak, kontaktuan jartzen den edonori erantzun azkarra emateko gai gara eta nora iritsi nahi dugun garbi daukagu; beraz, horixe bera, bada dagoneko inflexio puntu bat. 

Bukatzeko, oraindik aipatu ez nuena, behar beharrezkoa zait esatea guzti hau ez zela izango posible ez bagenu ibili Odoo gure kudeaketa sistema informatiko bezala.

Eskerrik asko den denoi gure proiektu honen parte izateagatik! Jarraituko dugu berriak argitaratzen. Bitartzean, jarraitu etxean, mesedez. Txarrena pasatuko zen dagoeneko. 

Muxu handi bat denoi!!

"Diario Vasco"k argitaratu du baserriko plaza
Joaquin-en eskutik gure berri eman dute