Kaixo!


Eskerrik asko gure ekimenean parte hartu nahi izateagatik! Ea denon artean gure proiektutxo hau aurrera ateratzeko modua topatzen dugun.
Azaldu iezaguzu taldelanean parte hartu eta ahal den heinean laguntzeko prest zaudela. Benetan eta bihotzez eskertzen dizugu. Denon laguntza behar dugu ideia polit hau aurrera ateratzeko.

Logistika oraindik finkatzen ari gara; izan ere, lurraldeka egin nahi dugu. Hau da, baserri bakoitzaren kokapenaren arabera definitu ahal izango dugu zer zonaldetan egin dezakegun banaketa eta horren arabera, antolatu gaitezke, baina momentuz, egiten ari garen lanak hauexek dira:
 
  • Jasotzen ditugun emailak erantzun eta taldelan bati bideratu, bakoitzak bereak ahalik eta ondoen antolatzeko geure artean.
  • Informazio eskaera emailak bidali behar bada
  • Informazioa jasotakoan, baserri fitxak eta produktuak alta eman eta web orrialdean argitaratu. 
  • Baserria argitaratzen denean abixatu
  • Bezeroei interesa eskertu eta denda irekitzen denean abisatu
Lan guzti hau nola egiten den ikusteko, antolatu dugu sisteman kurtso online txiki bat. Hor ikasten da nola erabiltzen den eta nahi baduzu gonbidatzen zaitugu kurtsoa egitera, inongo konpromisurik gabe. Behin kurtsoa ikusi eta gustatzen bazaizu, lana egiteko atalera sartzeko baimenak emango genizkizuke.

Beraz, kurtsoa egin nahiko bazenu, mesedez jarraitu honako pausuak.
    - Erregistroa sartu zuzenean gure orrialdean: http://baserrikoplaza.eus/web/signup
    - Zuen datuak bete: http://baserrikoplaza.eus/my/account --> Eskubian zuen izenaren ondoan arkatz txiki bat zapalduz gero zuen fitxa azalduko da

    - Hau egin eta gero, BIDALI hurrengo formularioa, edo abisatu emailez baserrikoplaza@gmail.com era;izan ere, baimenak aldatu beharko dizkizuegu, gure sisteman lan egin ahal dezazuen.

Beste edozein gauza galdetu, ideiaren bat azaldu edo zerbaiten lagundu ahal bazaitugu ere lasai bete formularioa edo bidali emaila eta lehen bailehen gure lan-tadeko norbaitek erantzungo dizu. 
 
Aldiz hemen dituzu BASERRI bat argitaratu nahi baduzu edo gure baserrien bezero izan nahi baduzu betetzeko galdetegi egokiak.

Laguntzailea izan nahiko nuke