Albi Baserria

Albi Baserria
Kaleaundi, 14. 31840 Arruazu (Nafarroa)
31840 Arruazu
Euskal Herria
681083409
info@albigaztak.com

Gure ardi latxaz osatutako artaldearen esnearekin, Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta ekoizten dugu. 

Ekoizpen eredu jasangarri eta duin baten aldeko jarrera irmoak bultzatuta, gure aiton amonen irakaspenei kasu egin eta duela ehunka urte egin izan den bezelaxe, Arruazuko zein Aralar mendizerrako larreetan barrena elikatzen ditugu gure ardiak, gainera transgenikorik gabeko elikagaiak ematen dizkiegu. Gure kulturaren zein gizartearen osasunaren hobebeharrez lan egitea, ardura sakona da gure egunerokotasunean.


Gure Produktuak:


  •    Albi Idiazabal naturala (1,350kg. inguruko gaztak. Osoak edo erdiak) 17€/kg

  •    Albi Idiazabal ketua (1,350kg. inguruko gaztak. Osoak edo erdiak) 18€/kg

  •    Albi urdin (1,250kg. inguruko gaztak. Laurdenak edo erdiak) 25€/kg