Biezko Baserria

Biezko Baserria
Olazabal, 3 Axpe
48291 Atxondo
Euskal Herria
biezko@gmail.com

Biezko baserria, Anbotopean kokatzen da, eguzki gutxi eta lei ugariko lekuan. Hego-haizeak bortizki astintzen ditu bazterrak. Gure indarrak sasoiko ortuariak ekoiztera bideratzen ditugu. Honetaz gain, Euskal Herriko arrautzetarako oilo ekoizpen txikiena eta fruta-arbolak ditugu. Durangoko plazan gaude larunbatero eta etxez-etxe otzarak banatzen ditugu. Gure helburua: gure ekoizpena inguruneko baldintzetara egokituz; kanpoko insumoak murriztu eta gure baliabide propioak potentziatu, zikloak itxiz; agroekosistema orekatua sortu, ingurunea ahalik eta gutxien eraldatuz; prezio justuak eskainiz, lan duin baten truke. Lurretik eta lurrarekin bat eginez bizitzea lortuz, agroekologiarantz pausoak emanez

Ortuariak, arrautzak eta sagar zukua era ekologikoan ekoizten ditugu.

BANAKETA: Bezeroarekin jasopuntu batean geratuko naiz.
ORDAINKETA: Zuzenean esku dirutan


Arrautza ekologikoak 4,10 Dozena