KUYEN - Senda belarrekin egindako produktu naturalak

KUYEN - Senda belarrekin egindako produktu naturalak
31770 Lesaka
Euskal Herria
606163240
haize_i@hotmail.es

Azal eta gorputzaren zainketarako senda belarrekin egindako produktu naturalak: xaboiak, ukenduak, olioak, alkoholak,...etab.

BANAKETA: Bezeroarekin elkarpuntu baten gelditu
ORDAINKETA: Eskuan


Produktuen zerrenda

UKENDUAK

KOLPEAK, KONTRAKTURAK, BIHURDURAK ETA ARTRITISA

Izpilikua, Illena, Salbia, Tomiloa, Osina, Azeri buztana, Erromeroa, San juan belarra, Arnika eta Izpiliku esentziaz dago osatuta. Ukendu honek, kolpeak, bihurdurak, kontrakturak eta artikulazioetako ondoezak sendatzeko balio du, mina baretuz eta  inflamazioa kenduz. Ukendu honek barne hartzen dituen landare guztiek muskuluak zein mindutako gorputz atala erlaxatu eta lasaitzeko balio dute.

EZPAINETAKO BALTSAMOA

Ezpainetako baltsamoa almendrazko olioa, karitezko manteka eta Illenaz dago osatuta. Ezpainak zaintzeaz gain, hidratatu, babestu eta idortzearen ondorioz sortzen diren zauriak sendatzen laguntzen du.

INTSEKTUEN AUTSIKIAK

Ukendu honek, intsektuen autsikiak sortzen duten hazkura lasaitu eta inflamazioa kentzen laguntzen du, autsikiaren sendatze prozesua azkartuz. Honetarako, Malba, Menta, Salvia, Áloe vera, Izpilikua eta Kamamila landareak barne hartzen ditu.

PSORIASIS

Psoriasia tratatzeko ukendu honek, Illena, Osina, Áloe vera, Kamamila, Azeri buztana eta Izpiliku landareak barne hartzen ditu. Hauek, azalean ateratzen diren lesioak sendatu eta azal berria sortzen laguntzen dute, aldi berean azala hidratatuz.

CALÉNDULA edo ILLENa

Illena antiinflamatorioa eta zikatrizantea da. Zaurien infekzioak ekiditzeaz gain, azal irritatua, urradurak eta orokorrean azaleko minak sendatzen laguntzen du. Urticaria, hazkurak, onddoak eta aknea tratatzeko ere balio du.


ÁLOE VERA edo BELARMINTZA

Áloe vera landareak erredurak, zauriak, almorranak, eta azaleko aldaketak (adb:aknea eta psoriasia) sendatu eta hauen mina baretzen laguntzen du. Azala hidratatu, desinfektatu eta garbi mantentzeko balio du, bertan agertzen diren aldaketa edo ezbeharrak ekiditu zein sendatuz.

Azaleko INFEKZIOAK

Azalean sortzen diren infekzioak sendatzeko ukendu hau, Berbena-belarra, Pasmo-belarra, Zain-belarra eta Baratxuriaz dago osatuta. Batetik, infekzioa kanpora ateratzen laguntzen du, edo infekzioa desagerrarazten du inflamazioa kenduz. Ondotik, zauria sendatu eta azala zikatrizatzen du.


HIPÉRICO edo SAN JUAN BELARRA

San juan belarrak batetik, trastorno nerbiosoak sendatzeko balio du, hain zuzen, ziatika eta herpesa. Min hauen oinazea baretzen laguntzen du, sendatze prozesua azkartuz eta arazoa errotik landuz. Honez gain, erredura, zauri, kolpe eta inflamazioak sendatu zein mina baretzen laguntzen du.


ERREDURAK

Ukendu honek erredurak osatzeko balio du, azal mindua sendatu eta azal berria sortzen laguntzen du. Intxusa, Áloe vera, San juan belarra, Zain belarra, Erromeroa, Ilena eta Berbena belarraz dago egina.


BARIZEAK-ALMORRANAK

Ukendu honek zain haundituak sendatzen laguntzen du, hauen mina baretuz eta zain hauen inflamazioa gutxituz. Ilena, Azeri buztana, Áloe vera, Milorria, Árnika, Zain belarra, Intxusa, Malba landareez eta izpiliku esentziaz dago osatuta.


LANDAREEN IZENAK Euskaraz eta Gaztelaniaz:

Izpilikua – Lavanda    Ilena – Caléndula    Salbia – Salvia    Tomiloa – Tomillo    Erromeroa – Romero    Malba – Malva

Pasmo-belarra – Murajes    Intxusa – Saúco     Kamamila – Manzanilla    Osina – Ortiga    Azeri Buztana – Cola de caballo

San juan belarra – Hipérico    Arnika – Árnica    Belarmintza – Áloe Vera    Berbena – Verbena    Zain belarra – Llantén

Milorri – Milenrama


Ukenduen ERABILERA:

Ahal bada, ukendua gutxienez egunean HIRU aldiz (goiz,egurdi,arrats) emango da, mina sendatu arte. Eraginkorra izateko garrantzitsua da konstantzia izatea. KONTUZ: ukendua emanez gero, zona horretan eguzkiak zuzenean ez jotzea.

  • Azaleko ezbeharra bada: Lenbizko, zauria dagoen zona garbitu, ongi idortu eta azkenik, ukendua eman, zauria ongi estaliko dun kapa bat. Gero, denboratxo bat airean utzi zauriak ukendua txupatzeko.

  • Gorputzeko mina bada: Lenbizko, mindutako muskulua, kontraktura edo zona garbitu, idortu eta ukendua eman. Ukendua ongi zabaldu mindutako zonan masajetxo bat egiten den bitartin. Azkenik, airean utzi azalak ukendua ongi txupatzeko.


XABOIAK

BELARMINTZA eta MENTA

(Menta Piperita-Aloe barbadensis.)

Gorputzeko azala garbitu, hidratatu eta zaindu egiten du. Áloe vera landareak azaleko aldaketak (aknea eta psoriasia) sendatu eta azala lehortzen du, aldi berean behar duen babesa emanez.

Kokozko olioa azal koipetsuak garbitzeko ona da.

OSAGAIAK: Olibazko olioa, Almendrazko olioa, Kokozko olioa, Arzila berdea, Menta eta Belarmintza landareak.


ILENA edo AINGERU BELARRA (Calendula officinalis-Chamaemelum Nobile Miller.)

Gorputzeko azal idorra garbitu, hidratatu eta zaindu egiten du. Aingeru belarrak zaurien infekzioak ekiditu eta sendatze prozesua azkartzen du. Kamamilak azalaren berreraiketan laguntzen du, zaurien sendatzea azkartuz.

OSAGAIAK: Olibazko olioa, Almendrazko olioa, Ilena eta kamamila landareak.


IZPILIKUA edo LAVANDA (Lavandula officinalis.)

Gorputzeko azala garbitu, azal idorra hidratatu eta zaindu egiten du. Izpilikuak azaleko arazoak sendatzen laguntzen du, hain zuzen, zauri infektatuak, aknea, ultzerak eta azaleko irritazioa.

OSAGAIAK: olibazko olioa, Almendrazko olioa eta izpilikua.


PACHULÍzko xaboia

Xaboi honek azala garbitzeko balio du, Pachuli usaina izateaz gain, azala hidratatu eta zaindu egiten du. Pachuli landareak azalaren berreraiketan laguntzen du eta baita aknea sendatzen ere.

OSAGAIAK: Olibazko olioa, Almendrazko olioa, Pachuli esentzia.

ERROMERO XABOIA (Rosmarinus officinalis.)

Gorputzeko azala garbitu, hidratatu eta zaindu egiten du. Erromero landareak zirkulazio ona izatera laguntzen du, bereziki, barize, azkordin eta arteriesclerosirako erabiltzen da. Artikulazioetako mina kentzen ere laguntzen du. OSAGAIAK: Olibazko olioa, Almendrazko olioa eta Erromero landarea.

KARITÉzko XABOIA

  • Gorputzeko azala garbitu, hidratatu eta ziandu egiten ditu. Azalaren elastizitatea hobetu eta berreraiketan laguntzen du, anti inflamatorioa da eta estriak agertzea ekiditen du. Psoriasia eta dermatitisarentzat ona da.

  • Buruko azala hidratatu eta indartzen du. Hilea garbitu eta sendotuz.

OSAGAIAK: Olibazko olioa, Almendrazko olioa eta karité manteka.

BURUKO XABOIA - TXANPUA

(Rosmarinus Officinalis-Urtica Dioica-Chamaemelum Nobile Miller-Equisetum telmateia Ehrh-)

Xaboi honek hilea garbitzeko balio du. Kaspa, grasa eta hilearen erortzea gutxitzen laguntzen du, hileari dizdira eta indarra emanez.

ERABILERA: Hilea busti, xaboiarekin burua igurtzi eta masaje goxo baten bidez buruazalean eta hilean ongi zabaldu. Ondotik, urarekin xaboia ongi kendu. OSAGAIAK: Olibazko olioa, Kokozko olioa, Osina, Erromeroa, Salbia, Kamamila eta Azeri buztana.


Gorputza hidratatzeko eta masajeak emateko

OLIOAK

ILEN edo CALÉNDULA olioa:

Gorputza hidratatu eta zaintzeko olioa da hau. Oliba eta almendrazko olioetan mazeratuta, landare honen propietateak hurrengoak dira:

Hidratagarria, antiinflamatorioa, zirkulazioa hobetzen laguntzen du, eta azaleko irritazio zein ezbeharrak sendatzen ditu.

IZPILIKU edo LAVANDA olioa:

Gorputza hidratatu eta zaintzeko olioa da hau. Oliba eta almendrazko olioetan mazeratuta, hauek dire landareak dituen propietateak:

Hidratagarria, antiinflamatorioa, azalaren berreraiketan lagutzen du eta gorputzeko tentsioa lasaitzen du.

SAN JUAN BELAR edo HIPÉRICO olioa:

Gorputza hidratatu eta zaintzeko olioa da hau. Oliba eta almendrazko olioetan mazeratuta, landare honen propietateak:

Hidratagarria, antiinflamatorioa, tentsioa gutxitzen du, ziatika eta herpesaren mina baretu eta sendatze prozesua azkartzen du.

EZPAINETAKO HERPESA:

Olioa honek ezpainetako herpesa tratatzeko balioa du. Honek, zauri edo anpoia lehortu eta sendatze prozesua azkartzen du, aldi bereran, mina baretuz. OSAGAIAK: San juan belar olioa, Izpiliku esentzia eta Árbol del te olio esentzia.

ERROMERO ALKOHOLA:

Alkohol honek zenbait funtzio ezberdin ditu:

Zirkulazio arazoak lantzeko erabiltzen da, zelulitisa eta barizeak tratatzeko.

Lasaigarri muskularra da eta oinetako nekea arintzen du.

Azkenik, batez ere gripea, katarroa eta eztarriko mina sendatzeko erabiltzen da.